Bidasoa Folk jaialdia, bueltan
Alemania, Aljeria, Armenia, Maroko, Siria, Valentzia eta Euskal Herritik etorritako artistez gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, Irun, Hondarribia eta Hendaian.
Bidasoa Folk jaialdiaren XXII. edizioak Irun, Hondarribia eta Hendaia hartuko ditu asteburu honetan. Hiru kontzertu antolatu dituzte ostiral (hilak 18), larunbat (hilak 19) eta iganderako (hilak 20), folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeak igoko dira oholtzetara. Alemania, Aljeria, Armenia, Maroko, Siria, Valentzia eta Euskal Herritik etorritako artistez gozatzeko aukera izango da.
Ostiraleko kontzertua Irunen izango da, Dissidenten taldeak Juncal plaza dantzan jarriko du 20:00etatik aurrera. Larunbatean berriz, Hendaian izango da musika emanaldia. Oraingo honetan Urbalia Rurana eta Belar Hostoak taldeak ariko dira, bi zatitan banatuko dute kontzertua (20:30ean lehena eta bigarrena 21:30ean, Gaztelu Zahar pilotalekuan). Igandean berriz, Maria Moramarco eta Mediterranean Voices taldeak Hondarribian izango dira, Arma Plazan (20:00etan hasiko dira).