Josu Peña zinegotziak eramango du Hiriko Bandera
Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta gobernu taldeko kide gazteena denak eramango du bandera asteartean, udaletxetik elizara.
Hilaren 15ean, datorren asteko asteartea, Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaia ospatzen da Hondarribian. Hori dela eta, Hiriko Bandera udaletxetik Eliza Nagusira eramaten da, eta bertako presbiterioan egoten da irailaren 8a bitarte.
Aurten, Josu Peña, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta gobernu taldeko kide gazteena denak eramango du bandera, Igor Enparan alkatearekin eta beste hainbat zinegotzirekin batera. Ekitaldia asteartean 10:30ean hasiko da.
Bestalde, EH Bilduk adierazi du ez dutela ospakizun honetan parte hartuko, “laikotasuneko ekintza bezala”.