Jaietan kanpoko barrak jartzeko eskaerak gaurtik aurkez daitezke
Tabernen kanpoaldean barrak ezartzeko asmoa duten ostalariek jada aurkez ditzakete eskaerak, hilaren 22ra arte.
Hondarribiko ostalaritza negozioek jada eska ditzakete irailean izango diren Hondarribiko Jai Nagusietan beren establezimenduen kanpoaldean barra bat jartzeko baimenak. Gaur zabaldu da eskaerak egiteko epea, eta hilaren 22an bukatuko da.
Hala, nahi duten establezimenduek udalean baimena eskatu beharko dute, erregistro elektronikoaren bitartez. Bertan Eskabide Orri Orokorra bete beharko dute, barraren kokalekua eta iraupena eta definituz (muntaketa eta desmuntatze egunak).
Eskaera orriarekin batera, inguruaren plano bat aurkeztu beharko dute, non barra irudikatuta agertu beharko den, horren dimentsio orokorrak adieraziz. Epez kanpo sartzen diren eskaerak onartuko ez dituztela ohartarazi du udalak.