Bandera orlegia jarri dute hondartzan
Gaur egindako uraren analisiak onak dira eta, beraz, bainua hartu daiteke baldintzarik gabe.
Lau egunez izan da bandera horia. Gaur, hondartzako uretan berriz ere egin dituzte analisiak eta, horien arabera, emaitzak “onak” dira. Hartara, baldintzarik gabe ahal da bainua hartu, bandera orlegiaren pean.

