Zinema nagusi, ostiralean, Alai Txoko parkean
Girabira dinamikaren aterkipean antolaturiko jardunaldiaren egitaraua aurkeztu dute gaur goizean. Iluntzean izango dira emanaldiak.
Prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Alai Txoko parkean Irungo Udaleko Kultur ordezkari Nuria Alzagak, eta Txikis del Bidasoa eta Bizinema entitateetako ordezkariek. Bertan, Girabira ekimenaren bigarren jardunaldia aurkeztu dute: ostiral honetan izango da, 20:30etik aurrera, Alai Txokon.
Iniziatibaren helburua, Irungo familiek jardunaldi tematikoen bidez hiriko parkeez gozatzea da. Oraingoan, zinema izango da ildo nagusia. Nahi duen orok parte hartu ahalko du jardunaldian, eta parte hartzaileek Pixarren bost film labur izango dituzte aukeran, baita iluntze osoa iraungo duten beste jarduera osagarri batzuk ere, hala nola Pixarren kartelen erakusketa bat, animazioa eta lehiaketa edo jolasak.
Horra egitaraua:
- 20:30ean, jardunaldiaren hasiera.
- 20:30etik aurrera, Pixarren kartelen erakusketa. Familiek photocall tematikoan betikotu ahalko dute momentua. Piknik musikal bat izango da, filmen soinu bandarekin girotua, eta Txikis del Bidasoa eta Bizinema entitateetako ordezkariek aipatu dutenez, Pixarren filmetako pertsonaia batez mozorrotuta agertzen direnek zozketa berezi batean parte hartuko dute. Familiak parkera mantak eraman eta belarretan afaltzera gonbidatu dituzte arduradunek. Aulkiak jarriko dituzte, edozein kasutan.
- 22:00etan, emanaldiaren eta animazio jardueren hasiera.
- 22:00etan, animazioa eta jolasak hasiko dira, emanaldiekin batera. Hain zuzen ere, Pixarren bost film labur hauek emango dira: Pajaritos, La primera cita de Riley, Jack-Jack ataca, Abducido eta Presto.