Jaietarako txosnak eskatzeko epea ostegunean zabalduko dute
Ostegunetik ostegunera, astebetez, egongo da zabalik epea. Jendaurrean egingo dute horiek esleitzeko zozketa, hilaren 18an.
Hondarribiko Udalak iragarri du datorren ostegunean, hilak 10, zabalduko dela jaietan txosna bat eskatzeko epea. Eskaerak egiteko aukera zabalik izango da astebetez, eta beraz, hilaren 17a izango da azken eguna.
Txosna postua eskuratzeko interesa duten herritarrek udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak. Hilaren 17ko 13:00etan itxiko dute aukera telematiko hori.
Postuak esleitzeko jendaurreko zozketa egingo du udalak. Esleipen ekitaldi hori hilaren 18an, ostirala, 13:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.