[Argazkiak] Haimar Etxeberria irundarrak irabazi du Xanisteban Txirrindulari Saria
Txomin Perurenaren Oroimenezko lasterketan lehen izan da irundarra. Atzetik, Raul Bastida eta Guillermo Silva, hurrenez hurren.
Haimar Etxeberria txirrindulari irundarrak (EOLO) irabazi du 75. Xanisteban Txirrindulari Saria, Txomin Perurenaren omenezkoa. Raul Bastida errioxarra (Telco,m) izan da bigarrena, eta Guillermo Silva uruguaitarrak (Caja Rural) itxi du aurtengo podiuma.
Tentsio handiko finala izan da, oso lehiatua. Bata bestearen segidan heldu dira hiru txirrindulari azkarrenak helmugara, eta txalo zaparradak jaso ditu Done Ezteben, 13:00a jo baino minutu pare bat lehenago.
113 kilometroko ibilbideari aurten gehitu zaizkion berritasunen artean, aipatzekoa estreinakoz igo behar izan dutela lasterkariek Trekuko malda. 150 txirrindulari inguru ibili dira Oiartzun zeharkatzen goizeko 10:00etatik, guztira zazpi itzuliko zirkuitua osatu arte.