Asteazkenean bukatuko da kirol arlorako laguntzak eskatzeko epea
Hondarribiko Udalak, gehienez, 160.000 euro bideratuko ditu irabazi asmorik gabeko klub eta elkarteentzako diru laguntzetara.
Kirol arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da, eta hala mantenduko da hilaren 9ra arte; alegia, datorren asteko asteazkenera arte. Lupe Queiruga Kirol zinegotziak eman ditu xehetasunak.
Kirol jarduera Hondarribian egiten duten irabazi asmorik gabeko klub, kirol talde, erakunde, guraso elkarte eta ikastetxeek eska ditzakete laguntzok. Bete beharreko baldintzen artean, eskola kirolaren inguruan Gipuzkoan indarrean dagoen araudia dago, besteak beste.
Udalak 160.000 euro bideratuko ditu, gehienez ere, erakunde horiek sustatzera. Eskabideak Udaleko erregistro elektroniko bidez egin behar dira nahitaez, datorren asteazkena baino lehen. Informazio gehiago esteka honetan lor daiteke.