40 urte beteko dira gaur banderen gerrak eztanda egin zuenetik Errenteria-Oreretan. Espainiako Poliziak udaletxea eta herria hartu zituen inposatutako ikurra «babesteko», dozenaka lagun zaurituz.
Ekainaren 22an jaso zuen Hondarribiko Udalak 2022 urteko legezkotasun auditoretza txostena. Dokumentuak Hondartza kiroldegiaren egoera ekonomikoaren inguruko informazioa jasotzen du, besteak beste.
‘Emakumeok zast!’ proiektua sortu dute Irunen, bertako emakume migranteei kirolerako espazio informalak eskaintzeko. Hilabetean behin elkartzen dira, kirolaz gozatzeko eta sareak sortzeko.
Irungo II. Drag Queen lehiaketa irabazi du Bacco drag donostiarrak, Gipuzkoan dagoen bakarra. Norbere burua deskubritzeko denei gomendatzen die drag-eatzea.
Hondarribia Pilota Eskolako zein Master Serieseko lehenengo partidak jokatuko dira Jostaldi pilotalekuan, 20:00etatik aurrera.
Madalen auzoko jaien baitan, Hondarribia Kirol Taldeak (HKT) erretiratuentzako afaria antolatu zuen. Azkenean, afaria bertan behera gelditu da.
Udan eta neguan bisita daitezkeen proposamenak jaso dituzte gidaliburuan. Guztira 5.000 ale kaleratu dituzte.
Aiako Harriko fosilen berri ematea du helburu irteerak. Abuztuaren 5ean egingo da, 11:00etan, eta ordubeteko iraupena izango du.
Dantz eta Loturak elkarteek antolatu dute. Nahoomie, Oriana eta Textur artistak izango dira bertan.