Elkarretaratzea deitu dute larunbaterako San Juan plazan, 13:00etan, biktimari "elkartasuna adierazteko eta erasotzaileari gure amorru eta nazka guztia erakusteko".
Espainiako Gobernuak katuen kolonien kontrola hobetzeko eta bultzatzeko diru laguntzak atera zituen urtarrilean, baina lehen aukera hori galdu zela esan du Elkarrekinek. Maiatzean bigarren deialdi bat ireki zen eta igandean itxiko da. David Nuñok erregistro bat sartu du HAZen bigarren aukera hori ez galtzeko.
Datorren larunbatean (hilak 29), Hondarribiko Sagardo Egunean, zazpi sagardogileren zukuak dastatzeko aukera izango da. Iaz bezala, Madalen plazan antolatu dute.
Hondarribiko Gaztelekuan itxiera bazkaria egingo dute bihar 12:30etatik 15:30etara. Ikasturtearen oso balorazio "oso positiboa" egin du Pilar Blanco hezitzaileak.
Gai baten inguruan, familiak hiriko parkeez gozatzera gonbidatzen dituzte. Biharko gaia zirkua izango da, eta jarduerak Belaskoeneako ikastetxeko jolastokian egingo dituzte.
50.000 biztanletik gora dituzten hiriek derrigorra dute airearen kalitatea kontrolatu eta mantentzeko sarea izatea. Next Generation funtsekin gauzatuko dute.
Ttopara Kultur Elkarteak antolatzen du Argazki Rallya. Aurten, bigarrenez, Aritz Aranburu oroituko dute. Egunean bertan inskribatu ahal izango da. Edonork parte hartu dezake.
Txuri-beltzek abuztuaren 27ko asteburuan hasiko dute aurtengo liga, etxean. Irundarrak denboraldi aurrearekin aurrera doaz, eta larunbatean jokatuko dute lehen lagunartekoa, Eibarren aurka, Zarautzen.
Lanuzteen lehen txanda 07:00etatik eta 09:00ak artekoa da, eta bigarrena 18:00etatik 20:00ak arte.