Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ezingo dituzte droneak erabili migranteak kontrolatzeko

Polizia frantsesa ekainaren 27an hasi zen Irun eta Lapurdi arteko muga dronekin kontrolatzen, 22 kilometroko perimetroan. Paueko Auzitegiak arrazoi eman die migranteen defentsan dabiltzan abokatuen errekurtsoari.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2023/07/14

Iragan astean Santiago zubia itxi zuten hainbat herritarrek migranteen “ehiza” bukatzeko. Orduan, udan migranteak kontrolatzeko Frantziako Polizia droneak baliatzen hasiko zela abisatu zuten, eta atzo Antxeta Irratiak jakinarazi zuen Paueko Auzitegian migranteen defentsarako abokatuek aurkeztutako errekurtsoak aurrera egin duela. Ondorioz, ezingo dituzte droneak erabili. Demanda Etorkinekin Diakite federazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak-ek aurkeztu zuten.

Ekainaren 27an hasi ziren droneak erabiltzen migranteei segika, Hendaia, Urruña, Biriatu eta Irun artean. Antxeta Ilazki Ortego abokatuarekin bildu da eta gailuen erabilera “berehala” bertan behera utzi beharko dutela iragarri du, “giza eskubideen kontrakoa delako”. Hilaren 26ra arteko baimena zuten poliziek migranteen kontrolerako aireko gailuak erabiltzeko.

SOS Arrazakeria pozik azaldu da ebazpenarekin: “Erakusten du posible dela babesa aurkitzea oinarrizko eskubideak babesten dituzten legezko bermeetan, Frantziako Gobernuak eskubide horien kontrako jarduketen aurrean”. Abokatuek egindako lanari, gainera, balioa eman dio elkarteak, eta migranteen aldeko lan horrekin jarraitzeko prest azaldu da, “Frantziako Gobernuak behin eta berriz urratzen baititu Euskal Herrian bizi diren edo bertatik ibiltzen diren pertsonen oinarrizko eskubideak”.

SOS Arrazakeriak berriro eskatu die Frantziako eta Espainiako estatuetako agintariei errespeta dezatela “pertsona guztiek duten zirkulazio askerako eskubidea, eta zehazki, Irun eta Hendaia artean mugitzeko eskubidea”. Aldi berean, “arraza profilagatik ezarritako polizia kontrolak” bertan behera uzteko eskatu du elkarteak, “poliziek sistematikoki egiten baitituzte”.

Erlazionatutako edukiaEtorbidearen zubiaren egoerak hautsak harrotu ditu IrunenIrun eta Hendaia arteko mugen irekitzea eskatzeko moztu dute Santiago zubia[Argazkiak] Irun eta Hendaiako alkateak: “Zubiaren itxiera absurdoa, lotsagarria eta ulertezina da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.