Goizean bandera berdea jarri badute ere, eguerditan aldatu dute. Adi egoteko gomendioa eman du Gurutze Gorriak.
Larunbat honetan egingo dira Bidasoaren Jaitsiera Herrikoia, profesionala eta txikiena. Dagoeneko izena eman daiteke hiru kategorietan.
Uztailak 7ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria MAHALAREN PRODUKTUEN SASKIA da.
Gaztainondo eta Geltoki kaleak batuko dituen 20 pertsonentzako igogailu bat eraikiko dute. Lanen aurrekontua 880.583,71 eurokoa da.
Bisita berriak Europako historia azalduko du Irundik, zazpi geldialdirekin, Etorbidearen zubitik Behobiako zubiraino. Horrez gain, ohiko bisitek jarraituko dute: hiriko ondarearena eta hirigune historikoarena eta udaletxearena.
Jaialdi erromatarrak Oiasso Museoa eta Irungo kaleak hartuko ditu hilaren 13tik 16ra, ostegunetik igandera. Berritasunekin egingo da XIII. ekitaldia.
Espainiako Txapelketa izan da Gijonen eta, 4x100 errelebotan emakumeek, Gipuzkoako errekor berria egin dute. Gainera, zilarrezko domina poltsikoratu zuten.
Zabaltza plazan izango dira, 18:00etan, Pilar Garrido, Joserra Becerra, Arantza Gonzalez, Miren Etxebeste eta David Nuño.