"Kulturaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko" hitzaldia antolatu du GKSk
Bihar 'Gazteon Pobretzearen Kultura' izeneko hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean. Hitzaldiaren ondoren luntxa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
![Hondarribiko Musika Eskola Kultur Etxea](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2017/05/DSC_1201.jpg)
Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialistak hitzaldi bat antolatu du biharko (ostirala, hilak 9) Hondarribian. Gazteon Pobretzearen Kultura izeneko hitzaldia eskainiko dute 18:30etik aurrera Kultur Etxean, “kulturaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko” asmoz. Hitzaldiaren ondoren luntxa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.