Erdi Aroko Azokak trafiko aldaketak eragingo ditu asteburuan
Kale Nagusia itxiko dute asteburuan, ostiraletik igandera bitarte. Baimena dutenek bakarrik ahal izango dute Alde Zaharrean sartu.
Asteburuko Erdi Aroko Azokak zenbait trafiko aldaketa eragingo dituela jakinarazi du udalak. Arma Plazan, San Nikolas kalean, Bretxan, Gipuzkoa Plazan, Denda kalean, Fraxkueneko Murruan, Apezpiku kalean, Bikario Plazan eta Kasino Zaharreko jardinetan egingo dute azoka.
Ondorioz, Kale Nagusia itxita egongo da autoentzat ostiral arratsaldetik, igande gauera bitarte. Bestalde, Alde Zaharretik ateratzeko Denda kaletik eta Juan Laborda kaletik ezkerrera egin beharko da. Baimena dutenek bakarrik ahal izango dute Alde Zaharrean sartu.