Ia bi puntu eta erdi jaitsi da parte hartzea Hondarribian
Espainiako Gobernuak 14:00etan argitaratu dituen parte hartze datuei erreparatuta, %37,07koa izan da goizekoa. 2019an baino 239 boto gutxiago izan dira.
Espainiako Gobernuak goizeko parte hartze datuak argitaratu ditu. 2019ko datuekin alderatuta, ia bi puntu eta erdi jaitsi da Hondarribian. 2019an, 14:00etan, %39,55ekoa izan zen, eta gaur berriz, %37,07koa izan da. Hau da, %2,47ko jaitsiera izan da herrian. 2019an 5.245 herritarrek emana zuten botoa jada, eta aurten berriz, 5.006 izan dira.
Gauera arte itxaron beharko dute hondarribiarrek parte hartze datu ofizialen eta emaitza guztien berri izateko. 18:00etan, arratsaldeko parte hartze datuen berri emango du HITZAk, eta gauean emaitza guztiak ere argitaratuko ditu hedabideak.
Goiza normaltasunean joan da, ez da inolako gorabeherarik izan.