Gorabeherarik gabeko goiza Hondarribiko hauteslekuetan
HITZAk jasotako informazioaren arabera, ez da inolako arazorik edo intzidentziarik izan goizean. Mahairen baten osaketa atzeratu omen da, baina bestela, normaltasuna izan da nagusi.
Normaltasuna izaten ari da nagusi Hondarribian ere, lasaia izan da udal eta foru hauteskunde hauen goiza. HITZAk jasotako informazioaren arabera, ez da inolako arazorik edo intzidentziarik izan goizean. Mahairen baten osaketa atzeratu omen da, baina bestela, 9:00etatik aurrera normaltasunez eman dute botoa herritarrek.
13.501 hondarribiar daude deitu gaur hauteslekuetara eta bost hautagaitza aurkeztu dira aurten: EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP.
Lehen parte hartze datuen informazioa jakinaraziko du HITZAk eguerdian, 14:00ak inguruan.