Arratsaldeko parte hartzean ere beherakada, hiru puntukoa
Goizean ia bi puntu eta erdi jaitsi bada, arratsaldeko parte hartze datuek ere behera egin dute. 2019arekin alderatuta, %3,4ko beherakada izan da 18:00ak arte.
Goizean bezala, arratsaldeko parte hartze datuak ere eman berri ditu Espainiako Gobernuak. Goizean beherako joera izan da (2019arekin alderatuta), eta arratsaldean tendentzia hori berretsi da Hondarribiko hauteslekuetan. 14:00ak arte ia bi puntu eta erdiko jaitsiera jasota bazegoen, arratsaldekoak ere behera egin du, hiru puntuko beherakada izan da.
18:00ak arte %51,27ko parte hartzea jaso da, 2019an ordu berean %54,67koa izan zenean. 7.249 lagunek eman dute botoa 18:00ak arte (13.501 hondarribiar daude deituta gaur), 2019an baino 327 lagun gutxiagok baliotu dute botoa emateko aukera. Hau da, parte hartzeak behera egin du, %3,4 hain zuzen ere.
Gauean parte hartze datu ofizialen zein emaitza guztien berri emango du HITZAk.