13.501 hondarribiar daude deituta gaur hautetsontzietara
Jostaldi pilotalekuan, Itsas Etxean, Mendelun, Amuten edo udaletxean eman beharko dute botoa herritarrek. EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP taldeek aurkeztu dute hautagaitza.
Aurki zabalduko dituzte Hondarribiko hauteslekuak. 13.501 hondarribiar daude deitu gaurko udal hauteskundeetan botoa ematera. Jostaldi pilotalekua, Itsas Etxea, Mendelu, Amute eta udaletxean eman beharko dute botoa herritarrek, 9:00etatik 20:00etara. Bost hautagaitza aurkeztu dira aurtengo udal hauteskundeetara: EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP.
2019koa baino handiagoa da aurtengo errolda. Izan ere, duela lau urte 13.258 hondarribiarrek izan zuten botoa emateko aukera, eta aurten, 243 herritar gehiagok eman ahalko dute botoa. Aurreko hauteskundeetan abstentzioa %34,35koa izan zen.
Hautagaitza errepikatuko duen bakarra Abotsanitzeko Igor Enparan da, gainontzeko lau alkategaiak estreinakoz aurkeztu baitira. Bost hautagaitzetatik bi dira emakumezkoak, EH Bildu eta PSE-EE taldekoak hain zuzen.
Lotura honetan talde guztien hautagai, zerrendak eta programak kontsultatu daitezke.