600 ikasle bildu dituzte Bidasoa-Txingudi Mini Olinpiadek
8 eta 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute, eskualdeko zenbait kirol klubetako ordezkariek gidatuta. 17 tailer eta jokoz gozatu ahal izan dute.
Aurten ere eskualdeko 600 ikasle inguruk askotariko kirolekin gozatzeko aukera izan dute. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez antolatutako Bidasoa-Txingudi Mini Olinpiadetan aritu dira egunotan. Olinpiada txiki hauen helburua “ikasleen arteko hurbilketa eta harremana bultzatzea” dela azaldu dute antolatzaileek, “ohitura osasungarriak, talde lana, norbere burua gainditzea, bizikidetza edo laguntasuna bezalako kirol balioak sustatzea” finean. Eskualdean dagoen “kirol aniztasuna ezagutaraztea”ere badu xede egitasmo honek.
8 eta 12 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute, eskualdeko zenbait kirol klubetako ordezkariek gidatuta. Orotara 17 tailer eta jokoz gozatu ahal izan dute, honako kiroletan aritu dira: atletismoa, txirrindularitza, mahai tenisa, arrauna xakea, eskubaloia, surf skatea, futbola, tenisa, kenpo kai, errugbia, arte akrobatiko-zirkarrak, volley balla, badmintona eta round neta.
Olinpiadak Marrazten du Bidasoa marrazki lehiaketaren edizio berri bat egiteko probestu dute. Honetan hautatutako marrazkiak udan erakusgai jarriko dituzte Bidasoko Interpretazio Zentroan, “artista gazteen beren sormena erakusteko aukera izan dezaten”.