Campus Teknologikorako lurrak erostea "oso positibotzat" jo du udalak
HAPO berriaren hasierako onespen dokumentuaren barruan Campus Teknologiko berri bat eraikitzeko proiektua jaso dute. Lurrak erosteko prozesua hasi izana txalotu du udal gobernuak.
Aste honetan jakinarazi dute HAPO berriaren hasierako onespen dokumentuaren barruan Campus Teknologiko berri bat eraikiko dutela. Udalak “oso positiboki” baloratu du etorkizuneko campuserako lurrak erosteko prozesua hasi izana, aldundiak erosteko beharrezko tramitazioak hasi baititu jada.
Txomin Sagarzazu alkateak esan duenez, “etorkizuneko Hondarribiarentzat estrategikoa den proiektua” izango da. HAPOren hasierako onarpena orain egitearekin “erantzukizunez” jokatu dutela erantsi du, eta azken berriak “arrazoia ematen digula” dio. Erakundeen arteko lankidetza “oso egokia” izaten ari dela ere esan du alkateak eta “fruituak ematen ari dela”.
Lotura honetan campusaren informazio gehiago kontsulta daiteke.