2011n hartu zuen Irungo EAJren zerrenda buru izateko ardura eta aurten laugarren aldiz errepikatuko du kargu hori.
"Herriak behar duen aldaketa emateko" prest daudela dio alkategaiak. "Gobernantza eredu berri bat" planteatuko dute, "partekatutakoa".
Txuribeltzek partida erabakigarria jokatuko dute larunbatean, 19:30ean, Galen, maila mantentzeko lehian. Irabaziz gero, salbazioa lortuko dute irundarrek. Taldeari sostengua emateko, egitarau zabala ondu du klubak.
HAPO berriaren hasierako onespen dokumentuaren barruan Campus Teknologiko berri bat eraikitzeko proiektua jaso dute. Lurrak erosteko prozesua hasi izana txalotu du udal gobernuak.
LAB sindikatuak salaketa jarri zuen lan ikuskaritzan "enpresa iruzurreko erabilera" egiten ari zelako "ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuekin". Asteartean eman zioten arrazoia LABi eta enpresak 130 langile finko egin behar izan ditu.
Mendelu-Zaharra, Amute-Kosta eta Arkoll auzo elkarteek Bidasoa-Oiartzungo barrutiko Batzar Nagusietarako hautagai guztiekin bisita egin zuten. Auzoari eta egunerokotasunari zuzenean eragiten dieten foru eskumeneko hainbat gai helarazi zizkieten auzotarrek.
Arrantzale auzoan 120 postu jarriko dira hurrengo igandean. Bertan saltzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Edurne Portela historialari eta idazleak eta Jose Ovejero idazleak hartuko dute parte 19:00etan hasiko den saioan.
Waterpoloko partida batzuk direla eta, kiroldegiko igerilekuak itxita egongo dira jendearentzat 15:00etatik 22:00etara.
Kanpainari bukaera emango diote bihar, Portuko lokalaren azpian egingo duten ekitaldi politikoarekin.
Irungo Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 27ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.