Bigarren eskuko bizikleta eta patinete elektrikoen azoka, ekainaren 4an
Arrantzale auzoan 120 postu jarriko dira hurrengo igandean. Bertan saltzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Ekainaren 4an (igandea da, Txingudiko Zerbitzuak-en egitasmoz, bigarren eskuko bizikleta eta patinete elektrikoen azoka egingo dute Hondarribian. Arrantzale auzoan egingo dute merkatua, 11:30etik 14:30era. Merkatu honekin “herritarrei berrerabiltzeko topagune bat eskaini” nahi diete, horregatik salgai jartzen diren bizikleta eta patineteak erabilitakoak beharko dute izan, eta “egoera ezin hobean egon”.
Bertan saldu nahi dutenek lotura honetan izena eman beharko dute, edo bestela, 900 119 384 telefono zenbakira deituta. Plaza kopurua mugatua izango dela aurreratu dute, 120 izango dira orotara. Ekainaren 1a baino lehen eman beharko da izena.
Adin nagusikoek ahalko dute parte hartu, eta NAN eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte. Gehienez 500 eurokoak onartuko dituzte.