Puntaleko eskolaren teilatuko argizuloa aldatu dute
Udalak zenbait lan egin ditu teilatuan, "transmisio termikoa hobetzeko" asmoz. 50.000 euroko aurrekontuarekin egin diete aurre lanei.
Hondarribiko Udalak Puntaleko eskolaren teilatuan lanak egin berri ditu, argizuloa aldatu dute. Argizulo berriak “teilatuan beste murete eta interbentzio batzuk egitea eskatzen” zuela esan du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Alde batetik, teilatua egokitu dute, eta bestetik, argizulo berria jarri dute.
Aldaketa honekin “transmisio termikoa hobetu” nahi dute, “oso tenperatura altuak jasaten baitira udan eraikin horretan”.
Obretarako 50.000 euroko inbertsioa egin du udalak.