PSE-EEk arrosa gorriak banatuko ditu ostiralean, kanpainari bukaera emateko
Noemi Odriozola alkategaia eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bidasoa-Oiartzun barrutiko zerrendaburua Mendelu eta Amuten izango dira, goizean.
Ostiralean PSE-EE taldeko kideak Mendelu eta Amuten ibiliko dira arrosa gorriak banatzen, hauteskunde kanpainari bukaera emateko. Bertan izango dira Noemi Odriozola alkategaia eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Bidasoa-Oiartzun barrutiko zerrendaburua. 11:00etan hasiko dira arrosak banatzen.