Berdintasunaren aldeko palakadak emango dituzte larunbatean
Zortzigarren Emakume Txapelketa abiatuko dute larunbatean, Soroeta pilotalekuan. Banaka lehiatuko dira edizio honetan.
Aurten ere Emeki Emakume Elkarteak ez du hutsik egingo, eta larunbatean (hilak 20) zortzigarren Emakume Pala Txapelketari ekingo diote. Soroeta pilotalekuan jokatuko dituzte lehen partidak, larunbatetik hilaren 27ra arte hain zuzen. 9:30etik 14:00etara luzatuko dituzte asteburuko neurketak.
Orotara 11 emakume ariko dira. Azken urteetan binaka aritu badira ere, aurten banaka lehiatuko direla aurreratu dute Emekikoek.
Final handiak berriz, Jostaldi pilotalekuak jasoko ditu, ekainaren 3an (11:00etan). Sarrera guztiak doakoak izango direla gogorarazi du Emekik.