Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean
Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.
Larunbatean (hilak 20) 49 urte beteko dira Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Hondarribiko Asturiaga hondartzan erail zituztenetik. Asturiaga 1974 memoria elkartearen egitasmoz, omenaldia egingo diete, Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak eraildako santurtziarra eta arrasatearraren erailketak “ahanzturaren zuloaz geratu ez daitezen”. 12:00etan jarri dute hitzordua, hondartzan bertan. “Justizia” eskatuko dute bertaratutakoek.