263.681.347,65 euroko aurrekontua bideratu dute Arbesen 2026an ateak irekiko dituen gizarte-zerbitzuen zentroaren eraikuntza eta kudeaketara. Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako 130 egoitza-plaza izango ditu eta, bestetik, tutoretzapeko 54 apartamentu eraikiko dituzte. Eguneko zentro bat ere eraikitzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta aldundiak.
Publikotasunaren indarra aldarrikatzeko, "herritarren proposamen zehatzei" erantzuten dien hamahiru puntuko programa osatu du Irungo koalizioak.
Orotara, bost mailatako bost final jokatuko dira egun osoan zehar. "Errugbi festa handia" antolatu nahi du Txingudi Errugbi Taldeak.
Ostiral honetan kutxa flamenkoa jotzen ikasten hasteko tailerra eskainiko du Kera elkarteak. Aurretik, berriz, flamenkoaren jatorriaz arituko dira hizketan.
Maiatzaren 19an izango da Abotsanitzen lehen ekitaldia, Mendelu Zaharra Auzo Elkartean, 19:00etan. Hurrengo egunean Amuten egingo dute agerraldia.
Proiektua Olaberria auzoko Urune baserriaren inguruan garatzea da proposatu dutena, egun Irungo Udalaren jabetza den partzelan.
Hilaren 28an hegaztiak ezagutzeko irteera batek emango dio hasiera jarduera programari. Bestalde, informazio gunea ekainaren 3tik urriaren 29ra bitartean egongo da irekita.
Euskadiko Txapelketara joan dira 18 eta 20 urtez azpikoak eta 21 domina ekarri dituzte. Bestalde, Espainiako Milla Txapelketan eta Santanderreko Maratoi Erdian ere egon da taldearen ordezkaritza txukun aritu zen.
Hilaren 19tik 21era bitartean ospatuko da San Juan plazan. Egitarau zabala osatu dute, eta nazioarteko artisten lanak ikusteko aukera izango da.