Kantinera guztien berri eman du alarde parekideak
Aurten hamabi kantinera irtengo dira alarde parekidean eta horien izenak zein diren asteburu honetan jakin da.
Alarde parekideak badakizki dagoeneko zeintzuk izango diren bere hamabi konpainietako kantinerak. Lehen bien berri duela bi aste eman zuen alardearen batzordeak, eta gainontzekoen zozketak asteburu honetan izan dira.
Bestalde, iragan urteko urrian jakinarazi zuen talde batek San Migel konpainia sortzeko asmoa zutela eta horretan lanean zihardutela. Hala, hilabete luzeetako lanari esker konpainiak lehen aldiz desfilatuko du eta lehen kantinera nor izango den ere jakinarazi du.
Bide horretan, hedabide batek baieztatu du San Migel konpainiako lehen kantinera izango den Antxon Jauregi Vidal alarde parekidearen historiako lehen kantinera gizona izango dela. Bada, San Migel konpainia bere historia idazten hasi da eta, gainera, idatzi eta arautu gabeko baina gizarteak normalizatutako genero rol hegemonikoak apurtuz.