Zalditeriak eta Artilleriak badituzte kantinerak

Lehen kantineren berri eman du alarde publikoak asteburu honetan: Monica Rodriguez Igiñiz eta Nahikari Gomez Sampedro.

Monica Rodriguez Igiñiz, Zalditeriako kantinera.

Ostegun honetatik larunbat honetara bitartean alarde publikoko konpainiek kantineren zozketak egingo dituzte. Baina, urtero lez, Zalditeria eta Artilleria konpainiak astebete lehenagotik egin dute zozketa eta dagoeneko haien kantineren berri eman dute.

Hala, Zalditeriakoa Monica Rodriguez Igiñiz izango da, eta Artilleriakoa, berriz, Nahikari Gomez Sampedro. Hurrengo zozketen egun zehatzak albiste honetan daude jasota kontsultatu nahi izanez gero.

Nahikari Gomez Sampedro, Artilleriako kantinera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.