Bidasoaren bi aldeetako agroekologia balioan jartzen dituen zortzi panel ibiltari sortu dituzte Laborek eta Hendaiakoopek. Gaurtik hilaren 27ra arte Irungo Palmera Monteron egongo da, ekainetik uztailera Hendaian, eta irailetik urrira Hondarribian.
Aurten hamabi kantinera irtengo dira alarde parekidean eta horien izenak zein diren asteburu honetan jakin da.
Datuen arabera, familia mediku bakoitzak, batez beste, 1.535 herritar artatzen dituela jakinarazi du Osasun Bidasoa Plataformak. Herritarrei arreta kalitatea hobetzeko, Oinaurreko hirugarren osasun zentroa aldarrikatu dute.
Nesken talde nagusiak laugarren lagunartekoa jokatu zuen larunbatean Plaiaundin Mungiaren kontra, eta nagusitzeaz gain (22-19), "aurrerapauso" handiak eman dituztela baietsi du klubak.
2019aren alderatuta, %42 hazi da apirilean garraio azpiegitura erabili duten bidaiarien kopurua. Hegaldietan apalagoa izan da igoera.
Angel Blanco Egoskozabalen 'Arkupetik' lanak jaso ditu boto gehien eta haren lana izango da 2023ko Irungo jaien iragarlea.
'Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea' lelopean, jarduera mordoa antolatu ditu museo irundarrak ostegunetik igandera bitartean.
Maiatzak 12ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria BPXPORT Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrera bikoitza da.
Udal ordezkarien bisita izan du mendea bete duen hondarribiarrak. Alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak herritar denen izenean zoriondu dute.
Real Unionek garaipen handia lortu zuen atzo maila mantentzeko lehian. Bidasoak, aldiz, puntu gazi-gozoa dakar Kataluniatik.