Udal ordezkarien bisita izan du mendea bete duen hondarribiarrak. Alkateak eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak herritar denen izenean zoriondu dute.

Maria Rosario Gende Canoura hondarribiarrak 100 urte bete berri ditu. Horregatik, mendea betetzen duten guztiekin egiten duten bezala, Txomin Sagarzazu alkatea eta Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia hura bisitatzera joan ziren, hondarribiar denen izenean lore sorta eman eta zoriontzeko.