Zaporeak-en aldeko kontzertua, bihar
Hondarribiko Zumardikoak koruak eta Donostiako Eresmin Abesbatzek kontzertu solidarioa eskainiko dute bihar, Portuko Elizan.
![Eskifaia Portuko Eliza](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2016/11/Eskifaia-Portuko-Eliza.jpg)
Hondarribiko Zumardikoak koruak eta Donostiako Eresmin Abesbatzek kontzertu bana eskainiko dute bihar (hilak 13), Portuko Elizan. 20:00etan hasiko dute musika emanaldia. Kontzertu solidarioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, Bildutako diru guztia Zaporeak GKEk jasoko baitu.