Udalak HAPOaren hasiera onetsi du, Ezohiko Osoko Bilkuran
EAJren bozekin gehiengo osoa lortuta, aurrera atera da proiektuaren lehen zirriborroa. Gainontzeko udal taldeek aurka egin dute.
Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPOaren) hasiera onetsi dute berriki Ezohiko Osoko Bilkuran. EAJren bozkengatik onartu zen, beste udal taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bilduk) aurka egin zuten.
Plan berriak hainbat berrikuntza ekarriko ditu, udal gobernuaren arabera: horien artean etxebizitza publikoak, ekonomiaren dibertsifikazioa eta hainbat ekipamendu berri daude. Azken hauek, ibilgailuentzako aparkaleku berriak egitearekin, azokarako gune estalia nahiz Mendeluko zentro soziokultulara eraikitzearekin dute harremana. Gainera, baimen bereziak bi urtean ez banatzea adostu dute, “pisu turistiko berriak ez jartzeko”.
Aurkako iritziak
Aurkako bozka bideratzearekin batera, Abotsanitzek EAJri leporatu dio “etxebizitza pribatuaren” eta hondarribitarrak “kaleratzearen” alde egitea. HAPOa “EAJrena” dela iritzi dio.
PSE-EEren arabera, dokumentu berria herritar guztien eskura egon behar luke, eta haien iritziz “oso denbora gutxi izan dugu aztertzeko”.
EH Bilduren iritziz “ekarpenak egiten saiatu gara”, baina ez dute “ekarpenak egiteko aukerarik izan”.