Guadalupeko gotorlekuan lanak egiteko 30.000 euro jaso ditu Hondarribiak
PSE-EE taldeak jakinarazi du EAEk jasoko dituen 5,5 milioi euroetatik zati bat bideratuko dutela Hondarribiko gotorlekuaren interbentziorako.
Guadalupeko gotorlekuan obrak egiteko 30.000 euroko laguntza jaso berri du Espainiako Gobernutik, hala jakinarazi berri du PSE-EE taldeak. Europako Next Generation funtsetatik dator diru kopuru hori. Donejakue Bidearen “interes kulturaleko” tokietako bat da gotorlekua, horiek diruz laguntzea du helburu subentzioak. EAEk orotara, 5,5 milioi euroko jasoko ditu, horien artean Hondarribiak jasoko duen kopurua.