2019arekin alderatuta, aireportuko bidaiari kopurua % 42an hazi da apirilean
Azken hilabetean 39.553 bidaiari pasa dira bertatik. Aurten, honezkero, 123.896 izan dira Donostiako Aireportutik igarotakoak.
Argazkia: AENA. AENAk jakinarazi duenez, apirilean zehar 39.553 bidaiari igaro dira Donostiako Aireportutik. Hala, 2019ko hilabete bereko datuekin alderatuta, trafikoa % 42an hazi da. Irteera eta sarrerei dagokienez, 535 hegaldi igaro dira aireportutik, 2019ko apirilean baina % 2,5 gehiago.
Urteko zenbakiei begira, aurten honezkero 123.896 bidaiari igaro dira bertatik, 1.641 bidai desberdinetan banatuta.

