Sagardo Egunerako protokoloa aurkezteko asanblada irekia deitu du Itaiak
Bihar elkartuko dira Palmera Montero gunean 16:30ean eta protokoloaren aurkezpena egingo dute.
Bidasoko Itaiaren parte den indarkeria matxistaren aurkako asanbladak, asanblada ireki baterako deialdia egin du biharko Palmera Monteron, 16:30ean.
Maiatzaren 13an, hots, datorren larunbatean egingo den Irungo Sagardo Egunerako protokoloaren “aurkezpena” egiteko asmoz bertaratzeko eskatu dute, baita protokolo taldea antolatzeko helburuarekin ere.

