Hondarribia Dantzan, bertan behera
Kemen Dantza Taldean ekarpen handia egindako Iranzu Otxoa de Zabalegi zendu da.
Hondarribia Dantzan bertan behera. Kemen Dantza Taldeko Iranzu Otxoa de Zabalegi kidearen heriotza “atsekabe handiz” jaso du Kemenek. Ochoa gazte-gaztetatik ibilia zen Kemenen, eta urte hauetan guztietan ekarpen handia egin dio taldeari.
Kemen Dantza Taldetik besarkada beroa bidai diote sendiari bai eta gertuko guztiei ere.
Ezustekoaren aurrean Hondarribia Dantzanen baitan antolaturiko ekimenak (hilaren 2tik 7ra bitarte antolaturiko jaialdia) bertan behera uztea erabaki dute.

