Udal Batzordea bilduko da bihar, "berebiziko garrantzia duten" hiru gai lantzeko
Besteak beste, HAPOren hasierako onarpena eztabaidatuko dute. 10:00etan hasiko dute saioa.
Bihar (hilak 5, ostirala) Udal Batzordea egingo dute udaletxean, 10:00etan hain zuzen. Bertan “berebiziko garrantzia” duten hiru gai landuko direla aurreratu dute udaleko iturriek. HAPOren hasierako onarpena eztabaidatuko dute, besteak beste.
HAPOren hasierako onespen proposamenaz gain, Hondartza futbol zelaia, Hondartza kiroldegia eta ondoko kirol instalazioak itsas lehorreko jabari publikoko lurrak beharrezkoak ez direla deklaratzeko, desafektatzeko eta udalari doan lagatzeko eskaera ere aztertuko dutela azaldu du Txomin Sagarzazu alkateak, baita ere Montañeneako hirigintza hitzarmena izapidetzeko onartzeko proposamena.
HAPOren helburuak, irizpideak eta bertan jasotako proiektu guztiak, lotura honetan kontsulta daitezke.