2023/5/4

Memoria Historikoaren jardunaren errepasoa egin du Elkarrekin-Podemos-IUk

84 urte pasa behar izan direla Irungo memoria historikoa lantzen hasteko deitoratu dute, eta ordura arte gaiaren bueltan egindako guztia talde memorialistek eskatu zutela egin zela mahai gaineratu dute.

Abotsanitzek "Hondarribiaren etorkizuna hobetzeko giltzak" aurkeztu ditu

27 lagunez osatutako zerrenda jada osaturik, herri programa aurkeztu berri du taldeak. Lan egiteko "modu berriak" praktikan jarriko dituztela diote, "inor atzean utziko ez duen udala lortzeko".

Kale garbitzaileen hitzarmen berria eskatzeko elkarretaratzea egin dute

Jada sei bilera egin dituzte patronalarekin ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta ez dute inolako proposamenik jaso. Lan hitzarmena berritzearen arduradunak Irungo eta Hondarribiko Udalak, eta Txingudi Zerbitzuak ere badirela adierazi dute.

Udal Batzordea bilduko da bihar, "berebiziko garrantzia duten" hiru gai lantzeko

Besteak beste, HAPOren hasierako onarpena eztabaidatuko dute. 10:00etan hasiko dute saioa.

Eskubaloiko Euskal Kopa, Irunera

Bidasoa Irunek historiako hamabigarren Euskal Kopa irabazi zuen atzo, zortzigarrena jarraian, Getxoko Romo taldea finalean mendean hartuta (35-52).

Etorbidearen zubia, memoriaren topagune

Santanok gutun bat bidali du Espainiako Gobernuaren mendeko Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzara Etorbidearen zubia ofizialki "Memoria demokratikoaren gune" izenda dezaten.

Dies Oiassonis uztailaren 13tik 16ra egingo da

Navigium Isidisen parte hartzeko tailerrak ekainaren 3an eta 10ean egingo dira Oiasso Museoan. Dagoeneko izena eman daiteke.

Irungo PPk hauteskunde programa aurkeztu du

"Asmo handikoak" izateko garaia dela azaldu zuen Iñigo Manrique PPren alkategaiak, eta igerileku olinpiko bat edota campus unibertsitario baten beharra defendatu zuten.

Alardearen inguruan egindako lana aurkeztuko du EH Bilduko Lantalde Feministak

Lanketa aurkezteaz gain, proposamen ireki bat ere egingo du taldeak. Kultur Etxean bilduko dira, asteartean.

Bidasoa ibaiaren bazterra lehengoratzeko lanak, martxan

Abian dira ibaiaren aurrealdea hobetzen jarraitzeko funtsezkoak izango diren bi jarduketa: Vertiz Ford zenaren eraisketa eta ondoko partzelan sortuko den begiratokia.

Enpresaren foroa Ficoban maiatzaren 24an, Bai Euskararen eskutik

Mugaz gaindiko enpresen arteko harremanetan euskararen papera aztertuko dute. Zentzu horretan Ipar eta Hego Euskal Herriko enpresen testigantzak jasoko dituzte.

100 urte bete ditu Monica Carrion 'Larreaundiarrak'

Maiatzaren 3an bete zituen 100 urte eta alkatea eta bere senideak bera zoriontzera gerturatu ziren Ama Xantalen egoitzara.

Solas Jolaseko plaza libreetan izena emateko epea, zabalik

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko haurrentzako dira plazak, horiek baitira libre geratu diren bakarrak. Hilaren 10a arte eman daiteke izena.

Irungo Eskola Kirola: non eta noiz dira maiatzaren 6ko jarduerak?

Irungo Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 6ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Harrera Sarearen gaurko elkarretaratzea, atzeratuta

Koordinazio arazoak direla eta, ez da egingo 19:00etan deitua zegoen kontzentrazioa. Egun batzuetan iragarriko dute data berria.

Gehiago