Alardearen inguruan egindako lana aurkeztuko du EH Bilduko Lantalde Feministak
Lanketa aurkezteaz gain, proposamen ireki bat ere egingo du taldeak. Kultur Etxean bilduko dira, asteartean.
Hondarribiko EH Bilduk hitzaldi irekia antolatu datorren astearterako (hilak 9). Taldeko Lantalde Feministak Alardearen inguruan egindako lana aurkeztuko du koalizio subiranistak. Horrez gain, proposamen ireki bat ere egingo dutela aurreratu dute.
Kultur Etxeko areto nagusian bilduko dira, 19:00etan. Herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.