Ane Amunarriz eta Aimar Lacabbane bidasoarrak, oso fin Munduko Txapelketan
Lacabanne irundarrak bi domina poltsikoratu ditu, zilarrezkoa eta brontzezkoa; Amunarriz hondarribiarra berriz, brontzezko batekin itzuli da Portugaldik.
Berri onak heldu dira Portugaldik, IKF Munduko Txapelketa fina jokatu baitute eskualdeko bi kirolarik. Irungo Washiken kenpo-kai klubeko Ane Amunarriz hondarribiarra eta Aimar Lacabanne irundarra Espainiako selekzioarekin aritu dira lehiatzen asteburuan, emaitza oso onekin.
Amunarrizek brontzezko domina poltsikoratu du semikenpo borroka modalitatean, eta Lacabbanek bi eskuratu ditu: zilarrezkoa semikenpo modalitatean eta brontzezkoa fullkenpon.