Gitarra doinuek herria alaituko dute bihartik astelehenera
XXI. Nazioarteko Gitarra Jaialdia hasiko dute bihar. Bost kontzertu eskainiko dituzte, guztiak doakoak.
Bihartik (ostirala, hilak 28) astelehenera (maiatzak 19 bitarte, XXI. Nazioarteko Gitarra Jaialdiak herria hartuko du. Gaur aurkeztu dute aurtengo edizioa Juan Luis Silanes zinegotziak eta Carles Pons jaialdiko zuzendariak.
Orotara bost kontzertu izango dira, guztiak doakoak. Horietatik hiru Kultur Etxean egingo dituzte, bat Paradorean eta azken bat Irungo Oiasso Museoan.
Hondarribiko kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta Irungoa berriz, 12:00etan.