Dena prest aurtengo Hondarribia Dantzan jaialdirako
Datorren maiatzaren 2tik 6ra dantzan jarriko du herria Kemen taldeak. Dantzaz gain, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte.
Datorren astean, maiatzaren 2tik 7ra hain zuzen, dantzan jarriko dute herria. Izan ere, Hondarribia Dantzan antolatu du beste urte batez Kemen Dantza Taldeak. Dantza saioez harago, denetik antolatu dute. Ondorengoa da egitaraua, osorik:
- Maiatzak 2-6: Zuloaga Etxean 50 urte 50 unetan izeneko erakusketa izango da ikusgai, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
- Maiatzak 4 (osteguna): 50 urteri begira izeneko mahai ingurua egingo dute Kultur Etxean, 19:00etan.
- Maiatzak 5 (ostirala): Erromeria egingo dute Santa Maria Madalenan, 19:00etan.
- Maiatzak 6 (larunbata): Kemenekoek dantza saioa eskainiko dute, Itsas Etxean, 19:00etan.
- Maiatzak 7 (igandea): Dantza Txiki Eguna egingo dute Kemenekoek (Adaxka taldeak hain zuzen), Ortzadar (Iruñea), Udaberri (Tolosa) eta Akelarre (Hendaia) dantza taldeekin batera. 11:0etatik aurrera ariko dira herrian zehar. 12:30ean berriz, dantza agerraldia izango da Arma plazan.