Ekintza mordoa Plaiaundiren 50. urteurrenaz gozatzeko
Maiatza izango da ikastetxearen mende erdiko ospakizun ofizialen hilabetea. Maiatzaren 2tik 6ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Plaiaundi ikastetxeak mende erdia bete du aurten, eta 50 urteak ikasturtean zehar ospatzen joan badira ere, maiatza izango da ospakizun ofizialen hilabetea. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte urteurren berezi horrekin gozatzeko. Hona hemen egitaraua:
- Maiatzak 2, asteartea, 18:00etan: Ate irekien jardunaldia ikastetxean ikasketak egin dituzten ikasle guztientzat.
- Maiatzak 3, asteazkena, 18:00etan: Ikastetxean lan egin duten irakasleentzako eta langileentzako topaketa.
- Maiatzak 5, ostirala, 12:00etan: 50. urteurreneko ekitaldi ofiziala eta ikastetxeko ikasleek LPa garatzen duten enpresei aitorpena.
- Maiatzak 6, larunbata, 11:00etan: Oroimenezko argazkiak egungo Musika Kontserbatorioko eskaileretan 1973 eta 1980 urteen artean Mendibilen edota Anakan egondako irakasle, langile eta ikasleen eskutik.