German Herrera, Gipuzkoako azkarrenen artean
Marlaxkako ordezkaria hirugarren izan da Elgoibarren jokatutako Gipuzkoako Xake Azkar Txapelketan.
Marlaxkako German Herrera brontzezko domina batekin bukatu du asteburua. Izan ere, hirugarren izan da Gipuzkoako Xake Azkar Txapelketan. Elgoibarren lehiatu zen Herrera. Sailkapenari erreparatuta, Errenteria-Oreretako Femonto Cultural taldeko bi jokalari sailkatu ziren haren aurretik. Javier Pedrera izan zen onena, eta bigarren Juan Luis Alfaro.
Harekin batera klubeko zenbait ordezkari ere izan ziren. Tamalez, Ander Tafall, Jurgi Diaz, Jon Diaz, Gorka Tafall, Mikel Tafall eta Patxi Diaz dominarik gabe geratu dira.