Ane Amunarriz eta Aimar Lacabanne bidasoarrak, munduko onenekin lehiatzeko prest
Portugalen jokatuko den kenpo-kaiko IKF Munduko Txapelketan aritzeko hautatu dituzte Amunarriz hondarribiarra eta Lacabanne irundarra. Asteazkenean hasiko dute lehia.
Irungo Washiken kenpo-kai klubeko bi kide munduko onenekin lehiatzen ariko dira datozen egunetan. Izan ere, Ane Amunarriz hondarribiarra eta Aimar Lacabanne irundarra Espainiako kenpo federatuaren selekziorako hautatuak izan dira, Portugalen (Caldas de Rainha hirian hain zuzen) jokatuko den IKF Munduko Txapelketa jokatzeko.
Asteazkenean (hilak 26) hasiko du lehia bikoteak, eta igandera bitarte luzatuko da txapelketa. Gaur abiatu da bikotea Portugalera.