Hondarribia, ONCEko kupoi baten protagonista

Bihar 820 urte beteko dira Hondarribiari Hiri Gutuna eman zitzaionetik. Urteurren hori probestuz, kupoi berezia kaleratuko du ONCEk.

Bihar (hilak 18) 820 urte beteko dira Hondarribiari Hiri Gutuna eman ziotenetik, eta urteurren horren harira, kupoi berezia kaleratuko du bihar ONCEk. Hondarribiaren irudia daramaten bost milioi kupoi salduko dituztela azaldu dute gaurko aurkezpenean. Espainiako Estatu osoko 19.000 saltzaileek salduko dituzte.

Hondarribiarentzat “oso egitasmo berezia” dela esan du Txomin Sagarzazu alkateak, “5 milioi kupoik hiriaren irudia zabalduko baitute”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.