Iraganeko enpresa bereizgarrienei buruzko argazki erakusketa antolatu du EAJk
40 argazkitik gora jaso dituzte 'Irungo iraganari begirada bat' izeneko erakusketan. Hilaren 18ra bitarte bisitatu daiteke.
Irungo EAJ taldeak Irungo iraganari begirada bat izeneko erakusketa inauguratuko du gaur IDEIAlekun. Hiriko iraganako enpresa bereizgarrienak jaso dituzte bertan, 40 argazkitik gora bildu dituzte. Horien artean, Elgorriaga, La Palmera, Cerillas eta beste askorenak ikus daitezke. “Irun goratzen lagundu zuten enpresak, gure hiriari izaera eskaini ziotenak, eta ziur gaur irundarrak identifikatuta sentituko direnak direla”, diote jeltzaleek.
Hilaren 18ra bitarte (asteartea da) bisitatu daiteke erakusketa, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan ere bisitatu daiteke, 11:00etatik 13:00etara.