2023/4/5

Dunboa kanala eraiki zuten 207 presoen omenezko plaka jarri dute

Irungo Udalak Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoaren eskaerari erantzun dio. 1942aren bukaeratik 1944aren hasiera bitartera frankismoko berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Olaberria erreka kanalizatzen.

Patricio Arabolazaren omenezko erraldoia aurkeztu du Ondarek

Real Unioneko jokalari mitikoari omenaldi berezia egin diote Imanol Urabayen eta Christian Azcona artistek.

Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte Irunen

Bi final jasoko ditu Uranzuk igandean. Antolatzaileek "final estu eta parekatuak" espero dituzte.

Postaz bozkatu nahi dutenei arreta emango die EAJk IDEIAlekun

Herritarren zalantzak "erantzun, lagundu eta argitzeko prest" daudela diote jeltzaleek.

Aste Santuko egunetan aldaketak izango dira udal zerbitzu eta ekipamenduetan

Jendeari arreta emateko ordutegiek aldaketak izango dituzte datozen egunetan.

Azken Portu

Azken Portuko parkinga itxiko dute datorren astean

Aparkalekuko zoladura hobetzeko lanak egingo dituztela jakinarazi berri du Irungo Udalak.

Aste Santua 2016 turismoa

Aste Santu oparoa aurreikusi du Bidasoa Bizirikek

Agentziaren arabera, Irun eta Hondarribiko hotelen ia %100a beteko da Aste Santuko oporraldi honetan, bereziki ostiral eta larunbat honetan.

Iraganeko enpresa bereizgarrienei buruzko argazki erakusketa antolatu du EAJk

40 argazkitik gora jaso dituzte 'Irungo iraganari begirada bat' izeneko erakusketan. Hilaren 18ra bitarte bisitatu daiteke.

Gehiago