Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte Irunen
Bi final jasoko ditu Uranzuk igandean. Antolatzaileek "final estu eta parekatuak" espero dituzte.
Pilota zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute datorren igandean (hilak 9) Uranzu pilotalekuan. Euskal Pilota Egokituaren Sari Nagusiaren finalak jokatuko dituzte bertan, 12:00etatik aurrera.
Bi partida jokatuko dituzte. Batetik, adimen urritasuna duten pilotarietan Gomez-Huegun eta Lertundi-Sagarmendia ariko dira eta bestetik, urritasun fisikoa dutenen mailan Yann-Lizaso/Quesada-Maixi txapelen lehian ariko dira.
Antolatzaileen arabera, orain arteko partidetan “maila etengabe hazten ari dela” erakutsi dute kirolariek, “final estu eta parekatuak” espero dituzte.